South Queensferry
Queensferry, maiz South Queensferry deitua iparraldean dagoen North Queensferrytik bereizteko, Eskoziako gaeleraz: Cas Chaolais edota Cas Faoileas, Eskoziako herri bat da Edinburghetik hamabost kilometro mendebaldera dagoena. Forth estuarioaren hegoaldeko kostaldean dago eta bertatik estuarioa igarotzen duten 3 zubi nagusiak igarotzen dira: Forth Bridge (1890); Forth Road Bridge (1964) eta Queensferry Crossing (2017). Herriak 2018an 9.000 biztanle inguru zituen eta administratiboki, Edinburgheko Eremuko Batzarrak kudeatzen du.
Read article





